XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

200.000 pertsona Bilbon, Euskal Gobernu Autonomo baten alde: Autonomiarako bidetik, aurrerantz

Euskal Gobernuaren 41. urteburuan, berrehun mila euskaldun bildu ziren Bilbon 1.977.eko euskal gobernu baten alde.

Eguraldiak ez zigun lagundu, eta euri etengabe eta bustikor bat jasan behar izan genuen.

Baina euskal herriaren boza ez da inoiz ere isilerazia izan, eta ez zen Bilbon ere isildu egin.

Euskal gobernu baten desioa nabari geratu zen 200.000 eztarriren oihuetan.

Azpimarkatu behar diren gauzarik inportanteenetako bat, nabarmen izan zen batasun tinkoa da, euskal partidu gehienen artean: PSOE, PNV, PCE, ANV, IRE, PTE, ESEI, EMK, PSPE, ORT, eta EKAren artean.

Bakoitza bere nortasunarekin, baina denok elkarri loturik, bateraturik, denona den izan beharko lukeen eginkizun batetan baturik.

Zoritxarrez, eta salatu beharra dago, beren ideiak baino onartzen ez dituztenak ere egon ziren.

Eta ez naiz ari ultraeskuindarrez idazten, EIA, LKI... eta abarrez baizik.

Lagun hauei zera esaten diegu: batasuna lortzeko, zatitzen gaituena alde batera behar dugula utzi, bateratzen gaituena elkarren goiburu bihurtuz.

Espresiozko askatasuna aitzakitzat hartuz, ez ziguten gehienoi espresatzen uzten.

Ez, hori ez da bidea, askatasunerantz bai eta herriak halaxe nahi baldin badu, independentziarantz ere garamatzan bidea.

Zuok diotsegu EIAkoei hasi duzuen bide hori zatiketara, bortxakeriara garamatza, noraezan gelditzeko arriskua dakarkigu.

Baina ez beza euskal herriaren zatiketarik ikus Madrilgo Gobernuak gertaera hauetan.

Zatiketa hori egin dutenak minoria batzu dira, bertan nabaritu zenez.

Minoria arriskugarriak, ordea.

Ikus beza, berriz, Madrilgo Gobernuak autonomiarik gabe gertaera hauk ugarituz joango direla.

Ikus beza, Eusko Gobernu bat Euskadiri bakea eta ordena publikoa ekar diezazkiokeen soluzio bakarra dela.

Minoria horik justifikaziorik gabe gera daitezen.

LANDASORO.